Acuerdo entre BBK y Bilbao Basket para el campeonato BBKup

Bizkaiko saskibaloian sortzen diren talentu berriak berton atxikitzea da BBK eta Bilbao Basket-en artean sinaturiko Hitzarmenaren helburua. Harrobi-eredu berezi bat sortzea prestakuntza integralaren alde egingo duena, norberaren ingurune hurbiletik urrundu barik elitera iristeko.

Harrobi Proiektua: Prestakuntza Integrala ekimenak federazioa, klubak eta ikastetxeak inplikarazi gura ditu etorkizuneko erronketarako kirol-talentua sortu eta berton atxikitzeko. Prestakuntza teknikoaren mailak haur-kategoriatik jarriko dira martxan, eta etorkizunean emakumezko saskibaloira eta gurpildun aulkira egokitutakora zabalduko dira. Prestakuntza integralean ikasteko bekak eta UPV/EHUn eta Deustuko Unibertsitatean postuak sartzen dira, errendimendu akademiko positiboa izateko konpromisoarekin.

Proiektuaren barruan Aste Santuan BBKup, saskibaloi-txapelketa Bizkaiko klub guztietara irekia, antolatzea ere sartzen da; baita Bilbao Basket Fundazioaren Gizaski ekimenean BBK sartzea ere, eta honela, partida bakoitzaren aurretik, ikusgai bihurtuko da kausa sozial bat.

Goiko irudian, Xabier Sagredo, BBKko lehendakaria, eta Koldo Mauraza, Bilbao Basket-eko lehendakaria.

Hitzarmen hau Bizkaian kirol eta aisialdi osasungarria sustatzeko BBK-k duen konpromisoaren parte da.