Araudia

Mailak

  • Emakumezkoen minibasketa: 2006 eta 2007an jaiotakoak, konposatu dezakete taldeak, baimenduta 2008an jaiotako neskak.
  • Gizonezkoen minibasketa: 2006 eta 2007an jaiotako taldeak, baimenduta baita ere 2008an jaiotakoak.
  • Emakumezkoen infantila: 2004 eta 2005an jaiotako nesken taldeak.
  • Gizonezkoen infantila: 2004 y 2005an jaiotako mutilen taldeak.

Taldeak

  • Bizkaiko edozein klub edo eskolako taldeak apunta daitezke, maila bakoitzean agertzen diren urteetan jaioak izan behar dira jokalariak.
  • Adina betetzen badute, talde berriak sortu daitezke, eskola eta Klub dezberdinetatik nahastuta.
  • Taldearen izenaren aukera librea izango da.
  • Taldeak, izen-ematea, dagokien Eskualdean egin behar dute, antolakuntzak jarritako irizpideen arabera.
  • Kirol Lizentzia (fitxak), aurkeztu beharko dituzte, partiduen hasieran, akta bete ahal izateko.
  • Talde guztiak, antolakuntzak emango dituen ekipazioekin jolastuko dituzte partidu guztiak.

Lehiaketa oinarriak

  • Talde bakoitzak gutxienez 8 jokalari eta gehienez 15 (1) apuntatu ahal ditu lehiaketan.
  • Aktan talde bakoitzak 12 jokalari apunta ditzake eta 8 gutxienez (2) partidu bakoitzean eta arduradun batez lagunduta egongo dira.
  • Aktan apuntatuak izan diren jokalariak gutxienez partiduko laurden bat jolastu beharko dute.

(1) Talderen batek minimoa betetzen ez badu (8), partidua jolastuko da, baina irabazlea, arauak bete izan dituen taldea izango da.
(2) Bi taldeek 8 jokalarien araua ez betetzekotan, partida jolastuko da, baina ez litzateke irabazlerik egongo, hau da, inork ez luke punturik jasoko.

Lehiaketa sistema eta partiduak

  • Behin betiko lehiaketa sistema, taldeak ordutegiak eta araudia barne hartzen duena, izen-ematea itxiko denean zehaztuko dira, lehiaketan, taldeen gehienezko parte hartzean mesede eginez.
  • ”4ko FINALA” Apirilaren 7an Miribillako Bilbao Arenan jolastuko da, 8 taldeetara gehitu ahalko da, eskualde bakoitzean, adin bakoitzeko txapeldunak sailkatzen eta beste 4 talde, eskualde bakoitzeko parte hartze talde zenbakien arabera.